XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ZER DA GAZTE-AUZOLANDEGI DELAKO HORI...? - Oporrak edo atsedenaldiak modu berri batez igarotzeko era liluragarri bat dira Gazte-Auzolandegiak Dimentsio sozialeko proiekto zehaz batetan lan egiten duen gazte talde baten borondatezko elkar-bizitza dutela oinarritzat.Herri edo komunitate ezberdinetako gazteek har dezakete parte.
Elkar bizitzen horren arrazoi edo oinarria, ideia edo sinismeniko errespetoa da arraza, sexo edo gizarte mailagatik inor baztertzen ez delarik.
- Taldearen komunitate bizimoduaren esperientzia eta borondatezko zerbitzua eskaitzen dioten Gizartearen ezagutza, kultura arrunt ezberdinak aurkitzea eta herri edo eskualde baten errealitate historikoaz eta sozioekomiaz jabetzea dakar ondorioz.
Gazte-Auzolandegiek zenbait modalitate hartzen dituzte: Ondare Arkitektonikoaren berreskuraketa, Arkeologia, Natura, Nekazaritza, Komunitate Ekintzak....
- Zure izena eman aurretik ondoko ohar hauek izan beharko dituzu kontutan: - Diruaren bidez ordaintzen ez den lan batetan atsegin sariz eskuhartzeko borondatea erakutzi duzula.
- Taldearen barneko zenbait harreman-arau betetzeko prest zaudela, eta zu onartzen zaituen lurraldearen ohiturak begirunez ikusiko dituzula - Gazte-Auzolandegian emango zaizun lana betetzeko konpromezua hartuko duzula.
- Astiorduetan zenbait iharduera osagarri egin ahal izango direla hauek normalki borondatezko talde batek antolatuko dituelarik auzolandegiko Zuzendaritzen laguntzaz.
- Zu bizi zaren lekutik auzolandegirainoko bidaia zure kontura egin beharko duzula ia kasu gehienetan.
- Normalki ez dela dirurik jasotzen eginiko lanagatik (nahiz eta salbuespen batzu egon).
- Lojamendua eta mantenua erakunde antolatzailearen zereginak direla.